SIGUE A LA MADRE (Zelanda Berria)
Materiala: Ez
Komenigarria da jolas honetan aritzeko zelai handi batean egotea. Jokalari kopuru minimoa hirukoa da, hortik gora nahi beste. Guztien artean jokalari bat aukeratuko da "ama" deituko zaiona eta guztien aurretik joango dena. Gainontzekoak honen atzean kokatuko dira ilada batean, batak besteari bizakarra ematen diolarik.
"Ama" edozein tokitara irtengo da korrika eta gainontzekoak atzetik joan beharko dira. Hanka baten gainean joan ahalko da, salto eginez, beso bat buru gainean daramala...
Gainontzekoek imitatu egin beharko dute, norbait okertzen den unean kanporatua izango delarik. Azkena geratzen dena da irabazlea eta "ama" berria izango dena.
A TIERRA (Australia)
Materiala: Teniseko pilota
5-7 jokalari zirkulu batean jarriko dira. Jokalari batek pilota gorantz bota eta ondokoari pasatuko dio. Jokalariek pilota gorputzeko edozein atalekin kolpatu ahalko dute. Kontrola eta pasea egiterako garaian pilota lurrera erortzen zaion jokalariak hurrengo txandan gorputzeko atal bera erabili beharko du belaun bat lurrean duen bitartean. Pilota berriro erortzen bazaio bi belaunak lurrean jarri beharko ditu. Hirugarrenez baldin bada ukondo bat gehituko du, laugarrenean bi ukondoak eta bukatzeko okotsa. Oker gutxien egiten dituen jokalariak irabaziko du.
domingo, 24 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
seuegipefchfuh
ResponderEliminar