PELELE (Espainia)
Materiala: Panpina (hobe trapuzkoa)
izara edo manta handia
Izara edo manta lurrean zabalduko da erdian panpina (pelele) jarriko delarik. Lau jokalarik izara lau albo horietako bakoitzetik hartuko dute. Jokoaren helburua panpina behin eta berriro ahalik eta altuen botatzea da. Zenbait tokitan jolasa abesti herrikoiekin lagundua joaten da.
RESCATE (Inglaterra)
Materiala: zapi bat jokalariko (kolore bat taldeko)
Bi talde egongo dira, bakoitzean 10 jokalari gutxienez. Talde bakoitzean kapitain bat aukeratu beharko da. Zelaiaren erdigunea zein izango den ondo finkatu ondoren borobil bat markatuko da. Honez gain zelaiaren alde banatan "etxea" eta "kartzela" ere markatu beharko dira. Talde bakoitzaren zelaiak diagonalean eta bakoitza bestearen kontrako aldean egon beharko dira.
Hasten den taldeko kapitainak bizkorrena den korrikalaria erdiguneko borobilera bidaliko du, horra iristean "hemen" esango du. Une horretan aurkari bat bere bila irtengo da, lehenengo taldeko kapitainak beste taldekide bat azken honen bila agintzen duen bitartean. Aldi berean ere bigarren kapitainak berdina egingo du.
Jokalari bakoitza bere "etxean" sartzen saiatuko da, baina harrapatua izaten bada kontrakoen kartzelan itxaron beharko du taldekide baten libratzen duen arte. Jolasa talde bateko jokalari guztiak kartzelaratuak direnean bukatuko da.
MOROS Y CRISTIANOS (Espainia)
Materiala: Ez
Bi talde osatuko dira, bietan jokalari kopuru berdina egonik. Talde bakoitzak bere zelaia izango du eta zelaia bukatzen den tokian marra bat markatuko da. Jokalari guztiak marra horren atzean kokatuko dira. Zozketaz aukeratuko talde bateko jokalaria marratik irten eta kontrakoen marra parera hurbilduko da, bertan besoak luzatuta edukiko dituzten aurkariak egongo dira. Irten den jokalariak aurkari bat aukeratuko du, eskuan eman eta berriro bere marrara bueltatu beharko da. Aurkaria lehenengoaren atzetik abiatuko da harrapatzera. Marra gurutzatu aurretik harrapatzea lortzen badu bere taldera eramango du preso. Jokalari batek aurkaria harrapatuz gero preso dagoen taldekide batengatik aldatu dezake. Aurkari guztiak harrapatzen dituen taldeak irabaziko du.
PELEAS DE ALMOHADAS (Frantzia)
Materiala: Kojinak edo burukoak
Nahi beste jokalarik joka dezake. Bakoitzak bere kojin edo burukoa izan beharko du.
Jokalariak elkarri jo beharko dira, zelaian zehar mugi daitezke. Batak bestea jarrai dezake edo baita izkutatuta geratu ere. Kojina botatzen duten jokalariak jokotik kanpo geratuko dira. Pertsona bakarra geratzen denean emango da bukatutzat jolasa.