domingo, 24 de mayo de 2009

ASIAKO JOLASAK


PAJITAS (China)
Materiala: 20 palu hori
10 palu gorri
5 urdin
3 berde
2 zuri-gorri

Jokalari batek palu guztiak hartu eta lurrera erortzen utziko ditu. Txandaka, eta gainontzekoak mugitu gabe bat eskuratzen saiatuko da (puntuazio handienekoa hobe). Gainontzeko paluak mugitzen baditu hurrengoari pasako zaio txanda. Partida makila guztiak hartu direnean bukatzen da, eta kasu horretan puntuazio handiena eskuratu duenak irabaziko du. Palu zuri-gorria eskuratu duenak besteak lortzeko palanka modura erabili ahal izango du. Azken puntuazioa koloreen araberakoa da: horiak 3 puntu, gorriak 5 puntu, urdinak 10 puntu, berdeak 15 puntu eta zuri-gorriak 20 puntu.


PELOTA AL CUELLO
Materiala: 4-5 pilota (ez oso handiak)

Jokalariek,zutik, zirkulu bat osatuko dute. Pilota bat emngo zaie 5-6 jokalariko. Hauek, pilota kokotsa eta bularraren artean jarriko dute. Eskuak erabili gabe ezkerraldeko edo eskuinekoari (aurretik adostu bezala) pasatzen saiatuko dira. Ondokoak ere kokots eta bularraren artean bakarrik ahalko du baloia jaso. Ekintza bera errepikatuko da jolas osoan zehar, baina baloia lurrera erortzen zaiona kanporatua geratuko da.


A PANCAKE IS BURNING (Grodno, Bielorrusia)
Materiala: Klariona


Jokalariak lurrean marraztu duten borobilaren barnean sartuko dira (jokalari kopuru mugatugabea). Partaideetako bat kanpoan geratuko da, borobiletik 3-4 metrotara. Honek "el pancake se quema" esaten duen unean borobilean dauden guztiak kanpora irtengo dira, segundu batzuk pasata barrura itzuliz. Harrapatzaileak kanpoan dauden unea aprobetzatu beharko du norbait harrapatu ahal izateko. Harrapatua dena harrapatzaile izatera pasako da eta harrapatzailea besteekin batera barrura sartuko da.


LA COZ (China)
Materiala: soka bat

Bi jokalarik soka alboetatik helduko dute tentso gera daiten. Hirugarren partehartzaile batek soka ukitzeko helburuarekin ostikoa emango du airera. Soka ukitzea lortzen badu, zailago jarriko zaio gehiago igoz. Ukitzea lortzen ez badu hurrengoari pasako zaio txanda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario